Maiatzaren 23rako "gazte poteoa" antolatu dute, baita ere. 20:00etan Arkarazo tabernatik abiatuko da ekimena.
Merkatu plazarako proposamenak
Bestalde, Durangoko EH Bilduk bost konpromiso aurkeztu ditu tokiko merkataritza sustatu eta Durangorako merkatu plaza "duin" bat bultzatzeko. Koalizio subiranistaren berbetan, merkatu plaza "abandonaturik" egon da azken hamarkadan eta azpiegiturak egoera "tamalgarrian" aurkitzen dira.
Besteak beste, Herriko Merkataritzaren Mahaia sortzea aurreikusten du EH Bilduk. Bertan, eragile desberdinak bilduko lirateke (Dendak Bai, baserritarrak ostalariak...), elkarren arteko koordinazioa eta elkarlana bultzatzeko. Bestalde, asteburuetarako ekintzak, edota erabilera anitzeko gune bat sortzea egongo litzateke konpromisoen artean.