Padel torneo solidariorako izen-ematea asteburuan zehar egin daiteke

Joseba Derteano 2019ko mai. 18a, 09:00

Durangoko Fair Play Padel Klubak 5. Padel Torneo solidarioa antolatu du aste batzuk barrurako, eta hasi dute bertan parte hartzeko izen-ematea. Astelehenera arte egin daiteke, 19:00etatik 21:00etara, Landako Kiroldegian, 12 euroren truke. 

Batutako dirua SFC-SQM Euskadi AESEC elkarteari emango diote. Sentikortasun zentrala izeneko sindromeak nerbio-sisteman modu batera edo bestera eragindako pertsonei laguntzen die elkarte honek.

Torneoaren lehen fasea maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 2an eta 7an jokatuko dute, Arripausuetan. Azken fasea ekainaren 8an eta 9an izango da. Gizonen eta emakumeen kategoria bana izango ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!