Arrate Erdoiza Mujika Zapaburuko kideak azaldu duenez, aurtengo helburuak bestelako aisialdi aukerak eskaintzea eta kultura sustatzea dira. “Harrera ona izan du Zap’ingek urtero”, gehitu du Erdoizak, nahiz eta antolaketan gazte kopurua geroz eta murritzagoa den. “Antolaketan parte hartzera ere animatu gura ditugu gazteak”, azpimarratu du. Berezitasun moduan, sariek bertoko produktuekin eta kultura sustatzeagaz izango dute lotura.