Munduko ziklista onenekin Durangoko Klasikoa lehiatuko dute astelehenean

Joseba Derteano 2019ko mai. 19a, 10:30

19 taldetako 120 bat txirrindularik parte hartuko dute.

Juan Mari Balierren oroimenezko Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa Sariak goi mailako txirrindulariak batuko ditu beste behin, hala nola, Annemiek Vlan Vleuten herbeheretarra. Bizkaia-Durangok, etxeko taldeak, ere parte hartuko du.

Klasikoa astelehenean, 15:00etan hasiko da, Ezkurdin. Durango, Iurreta, Abadiño, Berriz, Miota, Elorrio eta Abadiño zeharkatzen dituen zirkuituari bost itzuli emango dizkiote. Azken itzulian Garaitik Goiuriara igoko dira %20 arteko aldapekin. Lasterketa 18:00 inguruan amaituko da.

“Munduko ziklista onenak” ikusteko aukera egongo denez, zaleei “txirrindularitzaren jaira” batzeko deia egin diete Duranguesa elkarteko antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!