Goi mailako taldeekin II. Durango Neskak Rugby torneoa jokatuko dute zapatuan Arripausuetan

Joseba Derteano 2019ko mai. 15a, 09:35
DRT klubeko ordezkariak eta emakumeen taldeko jokalariak atzo egindako aurkezpenean.

Taldeetako bat Neskarians izango da eta talde denetako jokalariekin osatua egongo da. Errugbiaren baloreak ordezkatuko ditu.

Durango Rugby Taldeak bi urterik behin antolatzen duen torneoa zapatu honetan jokatuko dute. Emakumeen errugbia sustatzea du helburu eta sei talde batuko ditu: Durango Rugby Taldea, La Unica, Biarritz Olympique, Hernani, Getxo eta Neskarians.

Neskarians taldeak Barbarians taldeari egiten dio erreferentzia eta haren filosofia bera sustatzeko sortuko dute.Talde denetako jokalariz osatuta egongo da eta adiskidetasuna, kiroltasuna eta errugbiko gainerako baloreak sinbolizatuko ditu.

Sei taldeak bi multzotan banatuko dira. Ligaxkako partiduak goizean, 10:30etik aurrera, jokatuko dituzte. Arratsaldeko jardunaldia 16:00etan hasiko da eta bi talde onenek 18:00etan jokatuko dute finala. Ostean, parte-hartzaile denek Landako Gunean afalduko dute.

ORDUTEGIA-MAIATZAK 18

GOIZEAN

10:30. DRT-Hernani.
11:05. Getxo-La Unica.
11:40. DRT-Neskarians.
12:10. Familia argazkia.
12:15. Getxo-Biarritz.
12:50. Hernani-Neskarians.
13:25. La Unica-Biarritz.

ARRATSALDEAN

16:00. Bosgarren eta seigarren posturako partidua.
17:00. Hirugarren eta laugarren posturako partidua.
18:00. Lehenengo eta bigarren posturako partidua.
19:00. Sari banaketa.
20:00. Hirugarren denborako afaria Landako Gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!