Durangon izango dira Euskal Herriko mugimendu feministaren bosgarren jardunaldiak

Markel Onaindia 2019ko mai. 13a, 10:27

Azaroaren 1etik 3ra bitartean garatuko dituzte jardunaldiak, eta zapatuan egin zuten aurkezpena, deialdia zabaltzen hasteko. Mugimenduaren baitako adostasunak berresteko, berriak erakitzeko eta hurrengo urteetarako estrategia zehazteko helburua dute.

Feministek uste dute topaketa "historikoak" izango direla, azken urteetako testuingurua kontuan izanda. “Martxoaren 8ko grebak oinarri sendoak, eskaera zehatzak eta mobilizazio gaitasun nabarmena dugula erakutsi du eta, horregatik, hurrengo urratsa emateko antolatuta gaude eta kementsu gaude”, azaldu zuen zapatuan Cony Carranzak, mugimenduaren bozeramaileetako batek. Jardunaldien lema Salda badago izango da, eta inflexio puntu bat izan gura dutela esan du Garazi Diezek. “Euskal Herriko mugimendu feministan osagai eta lehengai asko daude, su motelean denbora luzez prestatutakoak”.

Bestalde, jardunaldiekin, "neofaxismoaren, matxismoaren eta arrazismoaren aurrerakadaren kontra" duten estrategia sendotzeko asmoa dute. Bertakoak zein migratzaileak diren emakumeen arteko elkarlanean jardutera deialdi zabala egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!