Hauteskundeak

Durangon 'Porrujaia' jaialdia sortzeko asmoa iragarri du EAJk

Markel Onaindia 2019ko mai. 11a, 14:09

Udalean gobernatzen segituz gero, urtero Porrujaia egingo duela esan du EAJk, Kataluniako calçotadaren eran. Azaroko bigarren asteburuan izango litzateke. Mireia Elkoroiribek azaldu du porrua Durangoko jatorrizko produktu bat ere badela, nahiz eta askok jakin ez. Hauteskunde kanpainaren baitan, gaur merkatu plaza inguruan porru pintxoak eta porrusalda banatu dituzte jeltzaleek ideiaz informatzeko. 

Porrujaia merkatu plaza dinamizatzeko ekintzetako bat izango litzateke. Izan ere, merkatu plazaren "birmoldaketa integrala" proposatzen du EAJk, eta ardatzetako bat ostalaritza eta aisialdia sustatzeko esparruak edukitzea da. Hiru eremutan banatu dute jeltzaleen proiektua: ohiko salerosketa gunea, ostalaritza-aisialdi esparrua, eta haur zein gazteek jolasteko estalitako gunea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!