Ekintza horien bidez, Durangaldean herritar ugari sentsibilizatzea lortu dute urteotan. Orain zazpi urtetik hona, zabalpenerako eta ospakizunerako erabiltzen duten jaialdia egiten dute, eta aurten maiatzaren 18an izango da, Durangoko Tabira auzoan.
Goizean umeentzako tailerrekin hasiko dute jaialdia, eta, bitartean, paella lehiaketa egongo da martxan. Inskripzioa Tabira-etxean, Arkarazonean edo Iurretako Gauargin egin ahal da. Bazkalostean bingoan jokatuko dute, eta 18:00etan kalejira egingo dute elektrotxaranga bategaz. 21:00etan Sangre de mono, Guda dantza eta Dientes de luna taldeek kontzertua eskainiko dute, eta Maskaradun DJak jarraituko du gero.
Arropa batzen
Rio de Orokoak hasita daude aniztasun funtzionala duten umeen udalekua prestatzen, Izurtzan. Aurten 4 eta 11 urte arteko umeak ekarriko dituztela esan dute, eta horientzat arropa batzen hasi dira, udan erabili ahal izateko: prakak, kamisetak, oinetakoak, bainu-jantziak... Landako eskolan maiatzaren 13tik 24ra utzi ahalko da arropa; Kurutziagan, hilaren 20tik 31ra; eta Zabalarran, ekainaren 3tik 14ra.