Donostiako Koldo Mitxelenan egindakoaren osagarria da. Hain zuzen ere, Ainize Txopitea artista —Danielen alaba ere bada— da bietako komisarioa. Museokoa berariaz prestaturiko erakusketa da. "Besteak beste, Durangon egin gura genuen, bere garaian Lepoldo Zugazak animatu baitzuen nire ama [Begoña Cendoya] nire aitaren poemak publikatzera. Keinu bat da", azaldu du Ainize Txopiteak.
Erakusketaz gainera, ekainean zehar tailerrak eta bisita gidatuak eskainiko dituzte Ainize Txopiteak eta Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Ekintzak doakoak izango dira, baina izena ematea beharrezkoa izango da (museo@durango.eus helbidean edo 94 603 00 20 telefonoan). Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai Geometriak eta Fikzioak.
Katalogo berezia ere editatu da erakusketaren harira. David Pavo eskultore eta EHUko eskultura irakasleak testu berezi bat idatzi du bertarako. Horrez gainera, Daniel Txopitearen bizitzari eta obrari buruzko dokumental ere badago bertan, Ainize Txopiteak berak egindakoa.