Hauteskundeak

Miguel Urban Durangon izango da barikuan, Herriaren Eskubidearen kanpaina hasierako ekitaldian

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 9a, 09:23

Bihar 19:00etan egingo dute ekitaldia Andra Mariko elizpean. 

Durangoko Herriaren Eskubideak barikuan emango dio hasiera hauteskunde kanpainari. Bertan, Miguel Urban izango da, Europako Parlamentuko diputatua eta Podemosen sortzailea. Berarekin batera Ana Gonzalez, Europako hauteskundeetarako zerrendakideak parte hartuko du. Horrez gain, Andra Mariko elizpean egingo den ekitaldian izango dira Durangoko Herriaren Eskubideko hautagaiak: Julian Rios, Neskutz Rodriguez eta Maria Oñate, besteak beste. 

Hauteskunde programaren aurkezpena
Gaur arratsaldean, berriz, koalizio moreak bere hauteskunde programa aurkeztuko du herritarren aurrean, Goienkaleko egoitzan. Julian Riosek, Herriaren Eskubideko alkategaia, Durangoko herritar, elkarte, plataforma eta kirol taldeei bertaratzeko deia luzatu die. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!