Durangoko sei ikastetxeko eta Abadiñoko bateko gazteek -9 eta 17 urte artekoak- parte hartuko dute. Bakoitzak euro bat utziko du errugbi zelaian jarriko duten itsulapikoan eta diru hori JAED elkarteari emango diote.
Lau urte joan dira dira Durango Rugby Taldea kirola elkartasunarekin uztartzen hasi zenetik. Aurreko hiru urteetan Rio de Oro elkartea izan da onuraduna. "Durangotik jasotzen genuena Durangori itzultzeko modua da", aipatu du Jose Ignacio Azurmendi DRTko zuzendaritzako kideak ekimena aurkezteko prentsaurrekoan.
JAED-eko Iñigo Murgoitio esker oneko agertu da eta DRT-k gazteekin egiten duen lana goraipatu du. Orain 56 urte sortu zen JAED elkartea beharrean dauden familiei laguntzeko helburuagaz.