Geu Be areto futbol taldea ligako txapeldun geratu daiteke

Joseba Derteano 2019ko mai. 8a, 11:15
Geu Be areto futbol taldea.

Gallartako Adizmi taldearen kontra jokatuko du domekan, 12:00etan, Landako kiroldegian. Partidua irabazten duen taldeak jasoko du garaikurra.

Orain arteko zazpi jardunaldietan, sei garaipen  lortu ditu Geu Bek. Galdu duen partidu bakarra asteburuko aurkariaren kontra izan da. Talde biak parez pare heldu dira azken jardunaldira. Geu Bek irabaziko balu bigarren urtez jarraian lortuko luke liga txapeldun geratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!