Hauteskundeak

Zahartzaro aktiboaren inguruko hitzaldia antolatu du Durangoko EH Bilduk

Karolina Suarez 2019ko mai. 6a, 17:06
Itzubaltzetako zahar-etxea

Eguaztenean izango da Zahartzearen mitoak, errealitateak eta erronkak. Zelakoa da nagusi izatea XXI. mendean? solasaldia.18:00etan, Jesuitak eskolako Arrupe aretoan.

Zahartze aktiboaren inguruan adituak diren bi pertsona izango dira hizlariak: Getxoko Itzubaltzeta auzoko nagusien etxearen aldeko protestan parte hartu zuen pentsionista bat eta Irati Mogollón. Zahartze aktiboan eta nagusien etxebizitza komunitarioen esperientzietan aditua da Mogollón soziologoa. 

Hizlariak gazteleraz mintzatuko dira eta galderak euskaraz egiteko aukera egongo da. Hitzaldiaren bukaeran janaria eta freskagarriak eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!