[BIDEOA] Milaka lagunek errefuxiatuen aldeko besarkada kolektibo hunkigarria egin dute Durangon

Anboto 2019ko mai. 5a, 13:57

Mobilizazio berezi bezain hunkigarria izan da. Giza eskubideen, pertsonen eta herrien aldeko, eta neofaxismoaren aurkako besarkada kolektiboa osatu dute.

Arloen araberako 8 zutabe irten dira Ezkurditik eta Landako Gunerainoko bidea egin dute. Han, espirala egiten joan eta besarkada batean elkartu dira. “Ongi etorri errefuxiatuak” eta “inor ez da ilegala” ohiuak entzun dira, besteak beste.

Mobilizazio hasieran, Durangon bizi den Sara Hawari palestinarrak eta Rosario Mendibe Durangoko bonbardaketaren lekukoak egin dute lehen besarkada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!