Durangoko emakume batek sexu-erasoa jasan du bart eta bere bikotea atxilotu dute

Anboto 2019ko mai. 5a, 11:32

28 urteko zornotzar bat da atxilotua, Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordetik eta Berdintasun Kontseilutik informatu dutenez. 

 

Durangoko emakume batek sexu-erasoa jasan zuen bart, 06:00 inguruan, bere bikotearen partetik. Etxean gertatu zen erasoa. Ondorioz, 28 urteko gizonezko zornotzar bat atxilotu dute. 

Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordetik eta Berdintasun Kontseilutik erasoa "gaitzetsi" eta biktimari "babesa" erakutsi diote. Gainera, herritarrei dei egin diete Andereak Elkarteak astero egiten duen kontzentrazioan parte hartzera: eguenetan, 20:00etan, izaten da, Andra Mariako elizpean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!