Saskibaloian Bizkaiko kirol jokoen finalerdiak Durangon jokatuko dituzte

Anboto 2019ko mai. 3a, 12:17

Tabirako Jesuitak eta Maristak taldeak finalera sailkatu daitezke bihar.

Finalerdietako partidu biak zapatu honetan jokatuko dira, Landako kiroldegian. 10:00etan Loiola Indautxuk eta Maristak taldeek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, 12:00etan, Tabirako Jesuitak eta Getxo Saski-ren artekoa hasiko da.

Partiduak zuzenean eskainiko dituzte facebook bidez ‘eusport’ izeneko atarian.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!