Hauteskundeak

Kutsadura murrizteko ekintza plan bat proposatu du Elkoroiribek

Anboto 2019ko mai. 3a, 09:59

"Osasuna lehenengoa da eta durangarren osasunean eragiteko gutxieneko aukera baten aurrean
zorrotz jokatzea ezinbestekoa dela uste dut", esan du EAJren hautagaiak.

KLIMA2050 klima-aldaketaren aurkako euskal estrategiaren arabera, erkidegoan garraioa (%28) eta industria (%22) dira kutsaduraren iturri nagusiak. Horregatik, ekintza plan bat ezartzeko konrpomisoa hartu du Mireia Elkoroiribe alkategai duen alderdiak. 

Alde batetik, trafikoa murrizteko, oinezkoen eta bizikletaren erabilera handitzeko neurriak sortu gura dituzte Mugi zaitez Durangon izeneko planagaz. Bestetik, Jaurlaritzako ingurumen sailagaz eta enpresekin lan egiteko asmoa dute, azken hauen isuriak gutxitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!