Se Busca Homeroren La Odisearen berrirakurketa bat da. Bertan, bideak helmugak besteko garrantzia duela erakutsiko dute. "Inork baino urrutiago bidaiatu gura dugu falta zaiguna aurkitzeko, baina ez gara gai garrantzitsuena gure barne-bidaia dela ikusteko". Testuak Calderonenak eta Maria Cresporenak dira. Markel Ganboa durangarrak ere parte hartu du antzezlanean, ekoizpenaz arduratuta. Maiatzaren 4an eta 5ean dira emanaldiak, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.