Kili-kili LGTB elkartea jaio da Durangon eta zapatuan aurkeztuko dute

Karolina Suarez 2019ko api. 30a, 17:24

Kili-kili elkarteko kideak, tartean Ion Andoni del Amo eta Iker Urkiza EH Bilduko zinegotziak.

San Agustinen, 12:00etan egingo dute Kili-kili elkarteko kideek herriari zabaldutako agerraldia. Tokiko LGTB elkarte baten hutsunetik sortu dute hainbat norbanakoek kolektiboa. 

Irabazi asmorik gabeko elkartea da Kili-kili. Markel Carrillo kideak azaldu bezala, Durangon "gauzak aldatzeko iniziatibatik" sortutako taldeak LGTB kolektiboaren inguruko formakuntzari ekin nahi dio bereziki, lehenengoko eragin eremua Durango izanik.

Iraide Legina elkarteko kidearen ahotan, hiritik aparteko tokietan LGTB errealitatea ikusezin bihurtzen da askotan: "Durangon egiten diren ekimenetan kolektiboaren presentzia bermatu nahi dugu". Horrela, tokiko aukera sortzeko eta gertutasuna bermatzeko ekingo diote lanari.

San Agustinen burututako prentsaurrekoan Kili-kili taldean aktiboki parte hartzeko prest daudenei mezua zabaldu diete baita, instagram edo e-posta bitartez idazteko deia eginez. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!