Ertzetik Jazz Bandaren baitan, instrumentu ezberdinen irakasleak bilduko dira ikasturteko hirugarren jazz sessiona zabaltzeko. 2007-2008 ikasturtean jarri zuten martxan proiektu hau musika eskolak eta Plateruena kulturguneagaz batera, elkarlanean, eta ordutik, 23 emanaldi antolatu dira.
Jazzeko musikariei espazio bat ematea, eta musika eskolako ikasleei musikari gonbidatuekin oholtza partekatzeko aukera eskaintzea dira proiektuaren helburuetako bi.