57 auto erakutsi dituzte Herriak antolatutako auto klasikoen kontzentrazioan

Anboto 2019ko api. 29a, 20:45

Antolatzaileak oso pozik daude erakusketak izandako harreragaz. 

Zapatuan, hilak 27, egin zuten auto eta motor klasikoen kontzentrazioa, Herria auzo elkarteak antolatzen dituen jaien baitan. Guztira, 57 auto eta motor klasiko erakutsi zituzten bertan. Autorik zaharrena 1924. urteko Citroen DD bat izan zen; motorrik zaharrena, ostera, 1962. urteko Vespa bat izan zen. Euskal Herriko hainbat herritatik ekarritako autoak erakutsi ziren erakusketan, tartean, Hondarribiatik (Gipuzkoa) ekarritako Renault 4L bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!