Gaurko egunari jarraipena emateko, iluntzean Irati Bilbao eta Mikel Nuñez durangarren Sweet Margot taldearen kontzertua egongo da Herriako terrazan, 21:00etan.
Martitzenean, 18:00etan, Toni La Salek txotxongiloak ekarriko ditu. 21:00etan, Eirband taldeak ipiniko du musika.
Eguaztena, maiatzaren 1a, izango da egun handia. 10:00etan kalejira eta txapliguekin hasiko dute eguna. 11:00etan, 11 urtera artekoen martxa zikloturista egingo dute, eta 11:30ean eskulanak Iñurriren eskutik. 12:30ean Kriskitinek dantza saioa eskainiko du. 16:00etan ume eta gaztetxoentzako puzgarriak ipiniko dituzte, 17:00etan tute txapelketa, eta 19:00etan igelarena.