Ertzak izango da jaialdia estreinatuko duen taldea domeka honetan. Folka oinarri, doinu intimoak lantzen ditu boskoteak. 2017ko udan sortu zen taldea. Aritz Alustiza, Amaia Aranzabal, Oihane Vicente, Idoia Asurmendi eta Ekaitz Otxoa dira Ertzak. Gaur diskoaren aurkezpen biran murgilduta daude gaur egun.
Bigarrena, maiatzean
Maiatzaren 5ean izango da Domekak Musikaz kontzertu sortaren bigarren emanaldia. Kasu horretan, Dr Moranx taldeak eskainiko du kontzertua.