Muturreko musika doinuak protagonista Sorginola gaztetxean

Aritz Maldonado 2019ko api. 26a, 12:04

Muturreko metal doinuak nagusituko dira bihar Sorginola gaztetxean. Klown, Storm, State Alerta eta Akabu taldeek kontzertua eskainiko dute Underground Fest jaialdiaren baitan.

Lehenengoek Pelea por tu vida kaleratu berri duten lana joko dute taula gainean. Martxoan Abadiñoko gaztetxean diskoa aurkeztu zutenetik, hainbat kontzertu eskaini ditu boskoteak. Storm Herrialde Katalanetatik dator; lehenbiziko diskoa aurkeztera datoz. Black, doom eta core doinuak uztartzen dituzte. State Alerta eta Akabu taldeek ere eskainiko dituzte kontzertuak, euren lanak aurkezteko. 21:00etan hasiko dira kontzertu guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!