Durangoko galdeketa

Legealdia amaitzen dabilela, galdeketaren berririk ez duela ohartarazi du Erabakik

Markel Onaindia 2019ko api. 24a, 17:11

Urtarrilean onartu zuen udalak galdeketa antolatzeko prozesua hastea, eta lau hileren ostean datarik barik jarraitzea kritikatu du Erabaki plataformak. Legealdia amaitzear den honetan, kontsultagaz zer gertatuko den galdetu du prentsa ohar bidez.

Gainera, Erabakiren iritziz galdeketaren prozesua iazko maiatzean hasi zitekeen, lehenengo sinadurak aurkezterakoan. Espainiako Gobernuari eskatu beharreko baimena ere urtarrilean tramitatu ahal zela diote, prozesua hasi zenean. "Sinadurak batzen genbiltzanetik salatu genuen EAJ eta PSE-EEren udal gobernuak ez zuela galdeketa egin gura eta, jazo diren gertakariak ikusita, arrazoia izan dugula esan dezakegu orain". 

Urtarrilean galdeketa antolatzeko batzorde berezi bat ipini zuen martxan udalak, eta lehenengo batzarretan adituen testigantzak entzun dituzte. Adibidez, Basaurin galdeketa bat antolatu zutenena. Hurrengo batzarra apirilaren 29an izango da, 18:00etan, eta Erabakik bertara joatera dei egin die herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!