Hauteskundeak

Faxismoaren gorakada aztertzeko, hitzaldia antolatu du Durangoko EH Bilduk

Aritz Maldonado 2019ko api. 18a, 08:32

'Faxismoa gaur eta hemen. Euskal Herritik aurre egiten' hitzaldia apirilaren 24ean izango da, 18:30ean, Plateruena kulturgunean.

"Mundu mailako, Europako eta estatu espainiarreko diskurtso eta alderdi ultra-eskundar, autoritario eta faxisten gorakada landuko da hitzaldian". Hizlariak Pedro Ibarra (Politika Zientzietan katedraduna, Betiko fundazioaren zuzendaria eta hainbat libururen idazlea), Eneko Compains (EHUko Zuzenbide irakaslea, Zuzenbide konstituzionalean doktorea eta EH Bilduren Espainiako Gorteetarako hautagaia Nafarroatik) eta Shaila Fernandez (Askapenako kidea) izango dira. Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!