Hauteskundeak

Elkarrekin Podemosek hauteskunde ekitaldia egingo du Durangon

Jone Guenetxea 2019ko api. 15a, 16:15

Andra Mari elizpean izango da, bihar, 18:30ean

Elkarrekin Podemosek apirilaren 28ko hauteskunde orokorretako antolatu duen kanpaina-ekitaldia egingo du Durangon. Bertan, Miren Gorrotxategi durangarrak eta Jose Antonio Martin Acostak parte hartuko dute, Senaturako eta Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, hurrenez hurren. Eneritz de Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiak ere egongo da. Ekitaldian Julian Rios Durangoko zerrendaburuak ere parte hartuko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!