Barra metaliko bategaz gazte bat jotzeagatik adin txikiko bat atxilotu dute Durangon

Anboto 2019ko api. 14a, 10:26

Bart gauez borroka bat izan da Komentukale inguruetan, eta gazte bi zauritu dira. Hasieran sareetan zabaldu zen mezuak zioen labankada bat egon zela tartean, baina Ertzaintzak azaldu du barra metaliko bategaz kolpatu zuela batak bestea. Adin txikiko bat atxilotu zuten. Gazte biak ondo daude osasunez.

Ertzaintzak adierazi du gertakarien inguruko ikerketa zabaldu dutela. Adin txikikoa libre utzi zuten atxilotu ostean, eta adin txikikoen fiskaltzaren esku utzi dute kasua.

Adin txikikoa anbulatoriora eraman zuten, eta beste gaztea Gurutzetako ospitalera. Zauria ikusita, hasieran uste zuten labankada bat izan zela, baina barra bategaz egindakoa izan zela konfirmatu zuten gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!