Hauteskundeak

Hauteskundeetarako lokala inauguratu du Durangoko EH Bilduk

Ima Garrastatxu Durangoko EH Bilduko alkategaiak eta Jasone Agirre legebiltzarkideak parte hartu dute, besteak beste, irekiera ekitaldian.

”Konbentzitua nago, gure ametsa lortuko dugula, irabaziko dugula eta Durango hobe baten alde lan egin ahalko dugula“, adierazi du Garrastatxuk. Agirrek, bestalde, herrigintzan jardutearen garrantzia nabarmendu du. ”Gaitza izan arren, gauza ederrak egiten dira herrigintzatik”. Horrez gainera, Espainiako kongresuko hauteskundeetarako EH Bilduk, ERC eta BNG alderdiek osaturiko ‘Orain Errepublikak’ koalizioa bozkatzearen garrantzia azpimarratu du.”Errazena Madrilera ez joatea litzateke, baina, ezkerretik bestelako kongresu bat margozten saiatuko gara”.

Aretoa txiki geratu da, eta hainbat lagunek kanpotik jarraitu behar izan dute ekitaldia.