Guztira, 135 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta epaileek idatzien originaltasuna eta "gai indartsuen" aukeraketa nabarmendu dute.
1991tik Euskaltzaindiak eta BBK fundazioak antolatzen dituzten sari hauen helburua idazle gazteak literatura mundura erakartzea da. Egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal edota Urtzi Urrutikoetxeak eskuratu izan dute saria, besteak beste.