Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskola eta kontserbatorioko bost ikaslek eta talde batek parte hartu zuten finalean. Manex Iturrieta eta Irati Axkoetak "Txikien mailan" lehiatu ziren; Mikel Carrillok, Mikel Gonzalezek eta Amaia Sanzek, ostera, "Gazteen mailan". Haritz Gonzalezek perkusioa jo zuen gazteen taldekako mailan.
Hamarkada bat darama Durangoko Musika Eskolako taldeak txapelketan parte hartzen, eta horietako zortzitan lehen sariak irabazi dituzte.