Sorginola gaztetxeko kideek senidetze prozesuari ekin diote Bartzelonan

Karolina Suarez 2019ko api. 8a, 16:50

Cassoles auzoko La Tecla Casal Popularreko gazteekin izandako lehen topaketa izan da.

Elkar ezagutzeko jolasekin, bi gaztetxeen ibilbideak kontatzeko mahainguruarekin, Cassoles auzoa ezagutzeko bueltarekin eta afari batekin bete zuten apirilaren 5eko egitaraua. Senidetzearen helburuak eta etorkizuneko egonaldien erronkak ere finkatu dituzte.

Duela urte bat hasi zen bi gaztetxeen arteko senidetze prozesua, La Teclaren urteurrena aitzakia batu dira bi gaztetxeak lehenengoz. Otsailean gertatutako Cassoleseko gaztetxearen desalojoaren ondorioz, Tres Lliris Casal Popularrean batu dira, Gràcia auzoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!