Asier Agirre durangarrak urrezko eta zilarrezko domina bana irabazi ditu taldeka INAS munduko txapelketan

Anboto 2019ko api. 8a, 10:57
Asier Agirre, goian eta eskumako aldean, kroz luzeko urrezko domina ospatzen. (Argazkia: @FEDDI_DI)

Polonian lehiatutako proba bietan laugarren amaitu du.

Asier Agirre durangarrak munduko atletarik onenen artean dagoela erakutsi du beste behin. Poloniako INAS munduko txapelketan beste domina bi batu dizkio bere palmares oparoari: Espainiako selekzioarekin urrezko domina irabazi du taldeka kros luzean eta zilarrezkoa kros laburrean. Proba bietan laugarren tokian helmugaratu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!