Aurpegi berri dezenterekin aurkeztu dute Baqué-Ideus-BH txirrindularitza taldea

Joseba Derteano 2019ko api. 5a, 13:00

Hamar ziklista berri batu dituzte.

Gaur aurkeztu dute Baqué-Ideus-BH taldea, Durangon. Talde nagusian 17 txirrindulari daude eta euretatik 10 berriak dira. Den-denek, iaztik jarraitzen dutenek zein berriek, 23 urte baino gutxiago dituzte.

Adrian Lopez Garrido zuzendariak esperientzia eta prestigio handiko txirrindulari ohi biren laguntza izango du: Marino Lejarretarena eta Ruben Gorosperena, hain zuzen.

Orain hilabete bi hasi zuten denboraldia eta dagoeneko hiru garaipen (Zumaia, Ereño eta Astilleron) eta hainbat podium lortu dituzte. Aurrera begira, egutegi zabalaren barruan, nazioartera ere irtengo dira.

41 urte errepidean

Elkar Kirolak elkarteak kategoria denetan ditu taldeak eta euren talde nagusiak 41. denboraldia egingo du errepidean. Cafés Baqué izango da babesle nagusia.

TALDE NAGUSIA-TXIRRINDULARI BERRIAK

- Jon Barrenetxea
(Gamiz, Bizkaia, 2000. urtea)
- Julen Legarda (Ansoain, Nafarroa, 1999)
- Jokin Alberdi (Zizurkil, Gipuzkoa, 1998)
- Vicent Roig (Ibiza, Illes Balears, 1998)
- Lluis Ropero (Roselló, Katalunia, 1998)
- Ander Del Castaño (Guriezo, Kantabria, 1998)
- Alvaro Legaza (Peligros, Granada, 1999)
- Lucas Fajardo (Loja, Granada, 1999)
- Anuar David Castillo (Zipaquira, Kolonbia, 2000)
- Juan Sebastian Guerrero (Cogua, Kolonbia, 2000)

TALDE NAGUSIA-IAZTIK JARRAITZEN DUTENAK

- Jon Agirre (Zumaia, Gipuzkoa, 1997)
- Miguel Ángel Fernández
(Liaño, Kantabria, 1997)
- Javier Gil
(Orihuela, Alacant, 1996)
- Rubén González
(Cieza, Murcia, 1999)
- Oier Ibarguren
(Azpeitia, Gipuzkoa, 1997)
- Luis Miguel Márquez
(Marbella, Malaga, 1998)
- Jose Luciano Martínez
(Kordoba, Argentina, 1997)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!