Aurten, arratsaldean egingo dute nagusien proba, Ezkurditik hasita. Esprint luzeko modalitatekoa izango da. 5 kilometro korrika —zirkuituari itzuli bi—, 20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 korrika egin beharko dituzte.
Faboritoak
Guztira, 150 parte-hartzaile izango ditu duatloiak. Gizonetan, euskal zirkuituan bigarren eta hirugarren dauden Erik Sandonis eta Bersoitz Odriozola etorriko dira. Emakumeetan, Itsaso Gangoitia zirkuituko liderrak ere parte hartuko du.
Mugarra Triatloi taldeak —duatloiko antolatzaileak—, 11 parte hartzaile izango ditu eta Zaldibarko Zaldutri taldeak, bi.
DUATLOIKO NOBEDADEAK Mendiko Saria sortu dute nagusietan Nagusien duatloiari pizgarri berri bat gehitu diote aurten: Mendiko Saria. 20 kilometro dituen bizikleta ibilbideko zati aldapatsu bat arinen egiten duenari emango diote: hain zuzen, Iurretako Larrakozelaia futbol zelaitik Oizerako bidegurutzerainoko tartea arinen egiten duenari. Irabazleak opari poltsa bat jasoko du amaieran. Umeen eta nagusien probak banatu dituzte Iaz, umeen eta nagusien probak bata bestearen jarraian egin zituzten, eta umeena gura baino oharkabeago igaro zela uste dute antolatzaileek. Horrela, umeen proba ikusgarriago egiteko, banatu egin dituzte aurten. Umeena goizean izango da, eta nagusiena, arratsaldean.
|
ORDUTEGIA • 10:30-11:15 Umeen duatloietarako izen-ematea. • 11:30 Umeen duatloiak: Benjamin aurrekoak, benjaminak, kimuak, eta haur kategoriakoak. • 16:15 Nagusien duatloia emakumeetan. • 16:30 Nagusien duatloia gizonetan. • Hasiera eta amaiera Ezkurdin. |