Opera abestiak joko ditu Gehi Zazpik 'Tutto Opera' ikuskizunean

Karolina Suarez 2019ko api. 3a, 15:54

Kontzertua Bartolome Ertzilla musika eskolako aretoan izango da. Barikuan, apirilaren 5ean, 18:30ean.

Biolontxelo taldeak opera ezagunen zatiak interpretatuko ditu: Mozarten Txirula Magikoa, Bizeten Carmen eta Wagnerren Tannhäuser, besteak beste. Irati Ortubia biolontxelo irakasleak egin ditu Gehi Zazpik joko dituen operen egokitzapenak.

Bederatzi urte dira Gehi Zazpi taldea proiektu pedagogiko legez sortu zela eta, partaideak beti izan dira emakumezkoak. Egun, ondokoak dira parte hartzaileak: Aitziber Elizaran, Elene Etxebarria, Aintzane Raya, Sara Cimarro, Uxia Touza, Leire Berreteaga, Selma Youssoufi, Izaro Mayans eta Irati Ortubia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!