Alberto Urretxo tronboi bakarlariaren Soinuaren Bidaia proiektuan oinarrituta, kontzertu berezia eskainiko du Tabira Musika Bandak Urretxorekin. Kontzertu sinfonikoa Hiru ikupsegi, hiru hizkuntza, bizitza ikusteko hiru modu deitzen da saioa, musika garaikidearen hiru sortzaile ere bertan egongo direlako: Julie Girouxen, Jesues Eguigurenen eta Johan de Meijen hizkuntza musikala errepasatuko dira bertan. Luis Orduñak egingo ditu zuzendari lanak.
Gaurtik aurrera hartu daitezke sarrerak Durangoko Arte eta Historia museoan, doan. Aforoa bete arte egongo dira sarrerak eskuragai.