Martxoak 31

Tabira

Anboto 2019ko mar. 30a, 10:00

Telesforo Monzon idazle eta politikariak Tabira izeneko poema argitaratu zuen Gudarien Egiñak liburuan, 1947an. Eusko Jaurlaritzako kide izan zenez, 1937tik ihes eginda zegoen, eta Lapurdin kaleratu zuen liburua. Durangoko bonbardaketari buruz idatzitako euskarazko lehen poema izan zen Tabira.

Euskalerrian, goizean goiz irtetzen
langilleak lanera,
euliak bezalaxe dirala agertzen
andrak eleiza aldera.
Menditik bera neskatxa alai gazte
datoz errira astogain,
gaztain, arrautza, barazki ta esne
dakarzkitela salgai.

Goiz baten Tabirak, esnatzean,
txori beltzak zituan ortzian.
Urbiltzen ari zala aien otsa,
erriak bere gain eriotza!
Etxeak datoz goitik bera
—arri ta gorputzak batera—
zaborretan ager ditugu
zango ta bular beso ta buru

Eleizan kristauak otoitzean:
Sapaia yausi ta arrapa azpian!
Apaiz zartxo bat da mezalari
Yauna eskuan dula ilda yausi!
Ta Yainkoaren Odol Bera
ixuri zitzaigun lurrera…
Onelaxe dala bat egin
aren Odol Erriarenakin!

Erriak:
Dantza ta Guda mendi goietan…
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri’ko mutil gazteak,
—Aingeru, naiz ta Gudari—
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!