Durangoko Kulturaleko gazteen partidu inportantearen aurrean zaleen babesa eskatu dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 28a, 16:19

Euskadiko Nazional Ligari eusteko borrokan aurkari zuzena den Tolosaren kontra jokatuko du zapatuan.

Sailkapena estu dago behealdean. Hiru talde 31 puntura berdinduta daude azken laugarren, bosgarren eta seigarren tokietan. Euretako bik, Durangoko Kulturalak eta Tolosak, elkarren kontra jokatuko dute zapatuan, 18:30ean, Tabira futbol zelaian. Funtsezko hiru puntu egongo dira jokoan. Partidu inportante horren aurrean, klubak zaleen animoak eskatu ditu. “Hurreratu zaitezte Tabirara. Elkarrekin lortu dezakegu”, mezua zabaldu dute sare sozialetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!