Durangoko Anbulatorioaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 28a, 14:25

Gaur egun 14 espezialitate ditu eta 100.000tik gora herritarri eskaintzen die arreta.

Anbulatorioan bertan egindako ekitaldira batu dira, besteak beste, ESIko zuzendari Jon Guajardo, Osakidetzako Osasun Asistentzia arloko zuzendari Andoni Arcelay eta Durangoko alkate Aitziber Irigoras.

Urteurrena gogoratuko duen plaka bistaratu ondoren, Jon Sarobe dantzariak hainbat dantza eskaini dizkie bertaratutakoei.

1969ko martxoaren 2an ireki zuten Anbulatorioa. Gaur egun 40 laguneko lan taldea dauka. 14 espezialitaterekin, 100.000 lagun ingururi eskaintzen diete arreta. Urtero 62.000 kontsulta eta erradiologiako 30.300 diagnostiko proba egiten dira, ohar batean jakinarazi dutenez. 

Jon Sarobe dantzariak parte hartu du urteurreneko ekitaldian:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!