'Artea eta utopia' jardunaldiak Durangoko Arte eta Historia museoan

Aritz Maldonado 2019ko mar. 25a, 08:40

Hamaseigarren edizioa du Artearen Ezaupidea ekimenak. Bertan kokatzen dira jardunaldi hauek.

Fikzioaren eta ametsaren artean dagoen loturari buzurko hausnarketa eragitea gura dute antolatzaileek. "Beste modu batean esanda, artearen eta utopiaren arteko harremanaz jardungo dugu" azaltzen du Aitor Aurrekoetxea EHUko estetika irakasleak.

Lehenbiziko hitzaldia martxoaren 28an izango da: 'La fabrica moderna de Sueños'. Aurrekoetxea bera izango da hizlaria. Apirilaren 4ean izango da bigarrena, 'Arte y compromiso en la Italia de posguerra (1944-1945); Juan Jose Gomez EHUko filosofia irakasleak eskainiko du hitzaldia. Zikloa ixteko, arkitekturan doktorea den Maialen Sagarna 'Le Corbusie: arkitektura berritzaile baten materializazioa' hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!