Kulturaleko bazkide txartela dohainik, gol baten trukean

Joseba Derteano 2019ko mar. 21a, 16:23

Durangoko Kulturalak azkenengo partidu biak irabazi ditu eta Bigarren B Mailari eusteko esperantzagaz jarraitzen du. Taldea animatu eta azken jardunaldietako emozioa bertatik bertara jarraitu gura dutenek, urtea amaitu arte Kulturaleko bazkide txartela dohainik lortzeko aukera izango dute.

Kulturalak eta Calahorrak bihar, 16:00etan, Tabiran jokatuko duten partiduko atsedenaldian izango da. Lagun bik baloia zelai erditik jaurti eta ate barrura sartu beharko dute saria irabazteko. Baloiak area barruan eman behar du lehenengo botea. Tabira zelaian eman daiteke izena, egunean bertan, partidua hasi aurretik.

Bestalde, partidu horri begira, bazkideek doako sarrera bat eskuratu dezakete sarreran bazkide txartela erakutsita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!