Deniba Konarek urrezko dominarekin agurtu du Espainiako Kopa

Joseba Derteano 2019ko mar. 18a, 13:37
Deniba Konare Huescan lehiatutako proban podiumaren gorenean.

Durango Judo Taldeko judolariak lau domina irabazi ditu aurten.

Kadete mailan eta 52 kilora arteko pisuan, estatu mailako erreferente nagusienetakoa da Deniba Konare. Federazioko sailkapen nagusian goi-goian dago eta Espainiako txapelketa lehiatzeko sailkatu da beste behin. Espainiako Kopan ere garbi utzi du bere maila. Parte hartu duen bost probetan lau domina irabazi ditu, euretako bi urrezkoak. Joan zen asteburuan, Huescan, urrea kolkoratu zuen Kopako azken proban. Orain Espainiako txapelketarako prestakuntzan zentratuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!