JAED elkartearentzako elikagaiak erosi dituzte udal euskaltegiko azoka solidarioan batutako diruagaz

Markel Onaindia 2019ko mar. 16a, 11:44

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Durangoko Udal Euskaltegia berriro animatu da azoka solidarioa antolatzera erabiltzen ez duten hainbat gauza berrerabiltzeko eta gure inguruan premia handian dauden familiei laguntza emateko.

Arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak… denetarik saldu dute. Lortutako diruagaz elikagaiak erosi eta JAEDi eman dizkiote. 96 kilo arroz, 80 kilo espageti, 60 kilo azukre eta 36 litro esne izan dira. Bestalde, soberan geratutako jostailu eta arropak Caritas elkarteari eman dizkiote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!