“Momentu txarretan musikan murgildu naiz beti; musika irtenbidea izan dut”

Aitziber Basauri 2019ko mar. 16a, 11:50

Gizarteratze esparruan lan egiten du Amaiur Azkaratek (Durango, 1996), eta musika eta arte eszenikoak maite ditu. Durangoko Abesti Feministen Lehiaketan lehenengoz aurkeztu da eta bertsiorik onenaren saria lortu  du, Pasión Vegaren 'María se bebe las calles' euskaratuta.

Zergatik aukeratu zenuen Pasión Vegaren abesti hori?
Abesti horregaz identifikatuta sentitzen naiz, neurri batean. Tratu txar fisikoa ez ezik, gaur egun tratu txar psikologikoa ere sufritzen dugu askotan. Nik neuk ere sufritu izan dut, eta abesti horrek eragin handia du nigan. Modu berean transmititu gura izan dut nigan izandako eragina. Euskaraz egin dut bertsioa, euskara bultzatu gura nuelako eta euskaraz abestuz gehiago transmititzen dudalako. Beti abesten dut euskaraz.

Momentu txarretan aurrera egiten lagundu dizu musikak?
Bai. Horrelako egoeren aurrean, guztiaren errudun jotzen duzu zeure burua... nahikoa da esan arte. Musikak eragina izan zuen erabaki hori hartzerako orduan. Momentu txarretan musikan murgildu naiz beti; musika irtenbidea izan dut.

Zelako esperientzia izan zenuen Bagoaz programan?

Guztira, 26 abesti aurkeztu dituzte lehiaketara eta horietako 10 heldu ziren finalera. Nolako maila ikusi duzu?
Oso altua. Kontzertua gozamena izan zen; abesti guztiek izan dute bere berezitasuna, eta itzelezko ahotsak entzun ziren. Oso polita izan zen.

Polita eta oso aberasgarria. Segurtasuna irabazi dut neure buruarengan. Orain, musikaz, abesten ditudan abestiekin gozatzea lortu dut. Geroztik, ate batzuk zabaldu zaizkit, gainera. Nik sortutako abestiak kaleratzea gura nuke, eta asmo hori daukat. Aurrerapauso handia litzateke nire abestiak kaleratzea, biluztea bezalakoada-eta niretzat. Kostatu egiten den zerbait da hori.

Goazen telesailerako castinga ere egin berri duzu...
Hala da! Ikusteko dago zer irtengo den horretatik. Behar bereziak dituzten pertsonekin egiten dut lan eta oso pozik nago! Erizain ikasketak egitea ere pentsatu dut, baina arte eszenikoen munduak betidanik erakarri nau. Zerikusirik ez duten arren, mundu biak gustatzen zaizkit eta bidegurutze batean nago orain. Arte eszenikoen munduan asko gara eta beldur apur bat ere ematen dit. Momentuz, zaletasuna dut eta pozik nago, baina ikusiko dugu nola doan dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!