Mendeurreneko futbol kanpusa antolatu du Durangoko Kulturalak

Joseba Derteano 2019ko mar. 13a, 13:10

Ekaineko eta uztaileko aste banatan izango da.

Aurten 8. aldia egingo du kanpusak eta klubeko mendeurrena denez, berezia izatea espero dute. 2007eta 2013 urteen artean jaiotako neska-mutilei bideratuta dago. Bi epealdi daude aukeran: ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era.  Urtero legez, Arripausuetako futbol zelaian burutuko da goizetik eguerdira.

Prezioak eta deskontuak

Hasi dute izen-ematea. Aste bakoitzeko prezioa 160 eurokoa izango da, baina bietan parte hartuz gero 305 euro izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak bi ekipazio, hamaiketakoa, baloia, diploma eta segurua jasoko ditu. Deskontuak daude: bigarren seme-alabarengatik %15ekoa eta hirugarrenarengatik %25ekoa. Gainera, %10eko deskontua izango dute klubeko eta futbol eskolako jokalariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!