EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak mozioa babestu dute, baina EAJk eta PSE-EEk ez (PP ez da egon). Gobernu taldearen izenean Pilar Riosek esan du "helburuak zehatzegi" agertzen direla mozioan; horren ordez beste bat aurkeztu dute gobernutik, eta aurrera egin du alkatearen kalitatezko botoak berdinketa hautsita. Goiztidi Diazek esan du prozesu parte-hartzaile bat hasi nahi dutela, baina gazteen beharrizanak ezagutzeko. Gazteek, gurasoek, aisialdi elkarteek, ikastetxeek eta interesdun herritarrek parte hartu ahalko lukete. Horrez aparte, familien elkarteagaz elkarrizketa fase bat hastea onartu dute. Diazek eta Riosek nabarmendu dute udalak orain arte ere hainbat ekintza egin izan dituela ume eta gazteei begira: Andraguneko ikastaroak, Domekaero, sormen tailerrak, antzerki taldeekin hitzarmenak...
Iker Urkizak adierazi du "herritarrentzako espazioak" behar direla Durangon. Horren harira, hutsik dauden eraikin publikoak erabiltzea proposatu du. Adibidez, Correosen eraikin zaharrean ludoteka eta gaztelekua sortzeko ideia bota du.
Julian Riosen iritziz "ezinbestekoak" dira gazte eta umeentzako espazioak. Inguruko gaztelekuak ezagutzen egon direla azaldu du, eta euren proposamena zerbitzuak San Agustingo ospitale zaharrean ezartzea da, zentro soziokultural bihurtuta.