Bilbaok eta Alcaidek jatorrizko abesti onenaren saria jaso zuten, Hopefuly my prince wont come abestiarekin. Amaiur Azkaratek, bestalde, bertsio onenaren saria jaso zuen, Pasion Vegaren Maria se bebe las calles abestiaren euskarazko bertsioarekin.
Taldeen kategoriako saria Bilbotik etorritako Debajo del paraguas taldeak irabazi zuen Novia a la fuga abestiarekin, eta publikoaren saria Irantzu eta Alerentzat izan zen; bikote honek Vuela’ abestia interpretatu zuen zeinu hizkuntzan.
Prentsa oharrean azaldu dutenez, berdintasun arloko presidente Pilar Riosek taula gainera igo ziren bakarlari eta taldeen kalitatea goraipatu du, eta lehiaketa berriro antolatzearen alde agertu da: “Lehiaketaren bidez, emakumeek egindako musika feminista balorean jartzen da, eta aurre egiten zaie musika proposamen gehienek izaten dituzten diskurtso eta eskema matxistei”.