Marisa Barrena: “Pentsaezina zen hau; lehen baino askoz ere gehiago gara”

Anboto 2019ko mar. 8a, 21:30

Durangoko jugimendu feministako partaidea da Marisa Barrena Larruzea, eta bere sentsazioen berri eman du gaurko greba egunean.

Zelako sentsazioa duzu?
Hainbeste belaunalditako emakumeak ikusita, sekulako poza dut. Orain 50 urte, pentsaezina zen hau. Gu hasi ginenean baino askoz ere gehiago gara.

Zertarako greba?
Eskubide asko grebari esker lortu dira. Greba hau erronka bat izan da, eta emaitza ikusita, asmatu dugula esango nuke. Oztopoak ere izan ditugu, kontra daudenen hasarrea ekarri du, baina bagabiltza aurrera egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!