Zein sentsazio izan duzu gaurko Durangoko mobilizazioetan?
Sentsazio oso ona. Ekitaldi jendetsuak izan ditugu Durangon, goizetik hasita, eta pozik gaude etorritako jende kopuruagaz. Aurten, gainera, hunkigarria izan da, greba oso anitza izan delako. Jende gazte pila batu da, goizean goizetik antolatutako ekintzetan. Jendeak aldarri hori bere egitea lortu du Mugimendu Feministak, eta feminismoa denona dela aldarrikatzea lortzen gabiltza apurka.